Sei logela bikoitz zabal ditugu, eta nahi izatera, beste ohe bat sartzeko aukera. Logela guztiek euren komuna dute, idazmahaia, armairua eta altzariz jantzitako terraza.

 

Gosaria ateratzen dugu. Bezeroek euren nahierara erabil dezakete sukaldea zein jangela partekatua. Hauek behar bezala hornituta daude: beharrezko ontzi eta tresna guztiak, hozkailua, etab. Etxe ondoko belardiak jolaserako, eguzkia hartzeko, barbakoa egiteko edota bertako errekaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Egongela erosoan telebista dugu, liburuak… baita WIFI konexioa ere, eraikineko edozein gunetatik har daitekeena.

 

 

  • Hala nahi izatera, etxe osoa alokatu daiteke.

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako beren beregi egokitutako gela

  • maskota ere ongi etorria izango da (kontsultatu)